ONCE Fundazioak Jasangarritasunarekiko konpromiso handienarekin garatzen du bere lana, ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren (ESG ingelesez) ikuspegi hirukoitzetik.
Konpromiso hori ONCE Gizarte Taldearen 11 balioen eta gure Jokabide-kodearen barruan kokatzen da, eta, bereziki, "Jasangarritasuna" balioaren barruan, gure jardueran ESG zutabeak, epe luzerako ikuspegia eta Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa integratuz.
Hori guztia, desagaitasunen bat duten pertsonen inklusioan, aukera berdintasunean eta ez-diskriminazioan oinarritutako gure berezko misio sozialaz harago.
Jasangarritasuna bi ikuspegitatik lantzen dugu: alde batetik, erakunde gisa dugun jardun arduratsu eta jasangarria (ESG), eta, bestetik, gure inguruko ingurunean Jasangarritasuneko agendetan eta estrategietan gizartearen eta desgaitasunaren dimentsioaren beharrezko bultzada.
Helburu bikoitz horretarako, Jasangarritasuneko Plan Zuzentzailea dugu. Era berean, gure interes-taldeei gure lana eta konpromiso jasangarria urteko txostenetan komunikatzen dizkiegu.
Bere programa eta jarduera anitzen bidez, ONCE Fundazioak 2030 Agendari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) laguntzen die, inor atzean geratuko ez den mundu baten alde eginez.
Esteka interesgarriak:
- ONCE Fundazioaren ekarpena GJHei (Bideoa; PDF)GJHei egindako ekarpena 2021ean)
- Balio partekatuko txostena
Plan Zuzentzailea
Plan zuzentzailearen ildo estrategikoak (jasangarriagoak).
- Gobernua eta kultura jasangarriagoa
- Kudeaketa, kontrola eta gardentasuna Jasangarritasunean
- Ekintza finalista jasangarriagoa
- Ingurumen-erantzukizuna, deskarbonizazioa eta klima-aldaketara egokitzapena
- Hornikuntza jasangarriagoa
- Gizarte Jasangarritasun gehiago
- Aliantzak, eragina eta ospea
- Berdintasun eta aniztasun gehiago
ONCE Fundazioak 2030 Agendari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei laguntzen die
Fundazioak GJH anitzei laguntzen die, eta horien artean honako hauek nabarmendu behar dira:
