You are in main content

Indarrean dagoen enplegu-plana

ONCE FUNDAZIOAREN xede nagusiari lehentasuna emateko, ONCEk eta bere Fundazioak 1997az geroztik hainbat plan garatu dituzte, eta plan bakoitzean islatu da ezarritako epealdian enplegua sortzeko beren konpromisoa eta trebakuntza-ekintzetan parte hartzekoa.

1997an jarri zen abian lehenengo plana, “5.000/10.000 plana” delakoa, eta bere xedea zen 5.000 lanpostu sortzea eta 10.000 trebakuntza-ekintza egitea desgaituentzako 1997-2000 aldian. Planaren emaitzek usterik baikorrenak ere gainditu egin zituzten, lehenengo bi urteetan (1997-98) bete baitziren ezarritako zifrak.

1999an bigarren Akordio Orokor bat sinatu zen Gobernuarekin lankidetza, elkartasuna eta lehiakortasunari buruz,  ONCEren etorkizunaren egonkortasunerako. Akordio honetan finkatu ziren pertsona desgaituen trebakuntza eta enplegu arloko 1999-2008 aldiko gizarte-xede berriak eta "20.000/40.000 planean" islatu ziren.  Plan honen xedea zen desgaituentzako 20.000 lanpostu sortzea eta 40.000 trebakuntza-ekintza egitea.  ONCE Fundazioak 13.000 lanpostu sortzeko konpromisoa hartu zuen eta 18.000 trebakuntza-ekintza egitekoa 1999-2008 aldian. Plan honen lehenengo bost urteetan  ONCE Fundazioaren  jardueraren ondorioz desgaituentzako sortutako lanpostuak eta plaza okupazionalak 20.885 izan ziren, hau da,  ONCE Fundazioaren arloan Planean esleitutako helburu globala bete zen. Aldi horretan bertan 28.240 desgaituk hartu zuten parte trebakuntza-ekintzetan.

  • 2004. urtean, pertsona itsuei edo beste desgaitasunen bat zutenei trebakuntza eta enplegu arloan hartutako konpromisoak bete eta burutzeko,  ONCEren  etorkizuna egonkortzeko lankidetza, elkartasun eta lehiakortasunari buruzko akordio orokorra egin zen Nazioko Gobernuarekin eta "  ONCE taldearen 8.000/16.000 plana” onartu zen 2004-2011 aldian itsuentzako edo beste desgaitasunen bat zutenentzako enplegua sortzeko eta trebakuntzarako. Plan honen xedea zen 8.000 lanpostu berri sortzea desgaituentzat eta plaza okupazionalak eta trebakuntzarako ikastaroak egitea desgaitasunen bat duten 16.000 onuradunentzat. 8.000/16.000 planetik urtebetera, 2005. urtean, eta lortutako helburuak baloratu ondoren, Plan horren ordez beste bat egitea erabaki zen,  ONCEren  eta bere Fundazioaren 16.000/32.000 Plana, 2004-2011 aldian desgaituentzako enplegua sortzeari eta trebakuntzari buruz. Aldi horretan  ONCEk eta  ONCE Fundazioak hitza ematen zuten desgaitasunen bat duten pertsonentzako 16.000 lanpostu berri sortuko zituztela, batez ere ohiko enpresetan lan-bitartekaritzaren bidez, plaza okupazionalak ere bai eta trebakuntza ikastaroak garatuko zituztela 32.000 desgaiturentzat.
  • 16.00/32.000 Planeko helburuak oso gainditu ondoren, 2011ko azaroaren 18an Ministroen Kontseiluak Akordio Orokor berria onartu zuen 2012-2021 aldirako, 15.000/30.000 Plana; horren arabera, ONCEk eta bere Fundazioak 15.000 enplegu eta plaza okupazional berri sortzeko hitza eman dute eta 30.000 desgaiturentzako trebakuntza ikastaroak sustatu eta garatzekoa ere bai.

Helburu orokor hauetan, ONCE Fundazioari dagokio:

  • 11.800 lanpostu sortzea.
  • 2.400 plaza okupazional sortzea/finkatzea.
  • 14.000 pertsona desgaitu trebatzea: 8.000 pertsona desgaitu lanerako prestakuntzan eta 6.000 etengabekoan.

Azpimarratzekoa da 8.000/16.000 planean dagoen funtsezko aldea, 16.000/32.000 planarekin eta egungo 15.000/30.000 planarekin jarraitzen duena; hau da, enplegua sortzeko konpromisoan enplegu-egonkortasunaren aldeko apustua egiten da, enplegua sortzeko helburua zenbat bete den ebaluatzeko ONCEk eta bere Fundazioak babestutako hirugarren enpresek eta erakundeek sortutako enpleguak baino ez baitira kontuan izango eta aldi jakin bat gainditu beharko dute;  ONCE Fundazioaren eta bere enpresa taldearen (FUNDOSA TALDEA) barne-enpleguari dagokionez, urteko hazkunde garbia konputatuko da. Aldaketa hau egin da  ONCEk eta bere Fundazioak desgaituen enpleguan  kalitatearekin konpromisoa dutelako.

15.000/30.000 plana

2012ko urtarriletik 2013ko abendura  ONCE Fundazioarentzat  15.000/30.000 planean 2012-2021 aldirako ezarri ziren helburuak eta auditatutako txostenen araberako emaitzak hauek dira:

  • desgaituentzat sortutako 7.589 enplegu, hau da, 2012-2021 aldirako helburuaren %64.
  • desgaituentzat sortutako 902 plaza okupazional, hau da, 2012-2021 aldirako helburuaren %37,58.
  • 18.161 ikasle desgaitu trebatu dira, hau da, 2012-2021 aldirako helburuaren %130.