Eduki nagusian zaude

Trebakuntza

AURREIKUSITAKO JARDUERAK

Programa honetan proiektu-tipologia hauek sartzen dira:

  1. Pertsona desgaituen enplegagarritasun baldintzak hobetzea xede duten trebakuntza proiektuak. Proiektu horiek enplegura bideratuta egon behar dira erabat, bereziki baloratuko da ikasleak kontratatzeko konpromisoa egotea.
  2. Enpleguko "Eskola lantegia" abian jartzeko proiektuak. Neurri hau enplegu eta trebakuntzako programa mistoa da, metodologia integratzailean oinarritzen da eta horri esker ondoren lan-munduan sartu daitezke besteren kontura edo enpresa-proiektuak edo gizarte ekonomiakoak sortuaz.
  3. Salbuespenetan, zerbitzuak eskaintzen zaizkien taldeak lan-munduan sartzeko zailtasunak daudelako, desgaitasunaren gizarte mugimenduan sartutako erakundeetako profesional taldeen trebakuntza-proiektuak hartuko dira kontuan, besteak beste artatzen dituzten taldeen enplegagarritasuna hobetzeko arloetan.

GASTU-TIPOLOGIA

Programa honetan sartu ahal izango dira trebakuntza-proiektuarekin zerikusia duten gastuak, beharrak hautematekoak, ikasleak hautatzekoak eta trebakuntza-ekintzen koordinaziokoak barne, baita trebakuntza eskaintzeari zuzenean lotutakoak ere (irakasleak, materialak, gela eta ekipoen alokairua...).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Pertsona juridikoentzako eskari orokorreko inprimakia behar bezala beteta, erakunde eskatzailearen eta aurkeztutako proiektuaren oinarrizko datuekin. Betetzeko txantiloia 1. eranskinean dago.
  • Erakundearen identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia (IFK).
  • Legezko ordezkariaren NAN fotokopia.
  • Laguntza-eskaria erakundearen izenean egin duen legezko ordezkariaren ahalen kopia.
  • Erakundea eratu zeneko eskrituraren fotokopia.
  • Erakundeko estatutuen fotokopia.
  • Agiriekin batera adieraziko da, dagokionean, eskaera egin duen erakundea desgaituen zer konfederazio edo federazio nazionaletan dagoen, dagokionean, eremu nazionaleko erakunde horiekin urtero egiten den lan-programaren markoan kudeatu ahal izateko eskaria. Eskatzailearen eremu autonomiko/nazionaleko erakundearen aitorpena ere aurkeztu ahal izango da, eta erakunde horrek laguntza eskatu duen proiektuaren bideragarritasunaren aldeko txostena aurkeztu dezake, adieraziz finantzatzeko behar adina bitarteko ekonomiko baduela eta eskatutako funtsak behar bezala aplikatuko direla eskatutako laguntzaren xedera.
  • Aurrez zerrendatutako agiriez gain, erakundeko legezko ordezkariak bete, zigilatu eta sinatutako ziurtagiria bidali beharko da (txantiloia 5. eranskinean dago) eta hor kreditatu beharko da, azalpenezko moduan eta ez mugatzailean, ONCE Fundazioari aurkeztutako agiri juridikoak egiazkoak direla eta beste alderdi batzuk ere bai, hala nola, erakundeak gizarte segurantzarekin eta ogasun publikoarekin betebeharrak beteta dituela, urteko kontuek (edo enpresaren finantza-egoera islatzen duten agiriek) erakundearen egiazko egoera islatzen dutela, etab. Ziurtagiri honek baimena ematen du, gainera, ONCE Fundazioaren laguntza jasoz gero proiektuaren ikuskaritza egiteko  ONCE Fundazioak berak edo honek izendatutako hirugarren batek.
  • Egin nahi den proiektuaren azalpen-memoria, erakunde eskatzailearen iritziz planteatutako proiektua hobeto ulertzeko behar den informazio guztiarekin oinarrizko alderdi hauei buruz:
    • Erakunde eskatzailearen xedeen eta jardueren azalpen laburra.
    • Proiektua egin beharra dagoela adierazten duen justifikazioa.
    • Proiektuaren osoko gastua partida desberdinetan zatituta eta horietako bakoitzaren aurrekontuak (adib. makinariaren edota ekipamenduen aurrekontuak, oinarrizko eraikuntza-proiektua edo proiektu-betearazlea, profesionalen zerbitzuen aurrekontua...).
    •  ONCE Fundazioari eskatutako laguntzaren zenbatekoa.
    • Proiektuaren zenbateko osoa finantzatzeko plana, erakundeak berak egitea aurreikusten duen zenbatekoa barne eta proiektuan parte hartuko duten erakunde publiko edota pribatuen zerrenda, beren ekarpenen zenbatekoa (aurreikusitakoak edo finkatutakoak) eta finantzazio-plan horretarako erakunde eskatzaileak dituen agiriak (ebazpenak edo eskariak eta erakunde publiko edota pribatuen diru-laguntzak).
    • Proiektuarekin lortu nahi diren helburuen azalpenak eta kuantifikazioa (adib. enplegu kopurua, plaza okupazionalak, jardunaldietarako joandako jende kopurua, etab.).
    • Proiektua burutzeko egutegia, hasierako eta amaierako data eta bertako zedarririk garrantzitsuenak lortu izana.
    • Urte bat baino gehiagoan burutzeko proiektuen kasuan, proiektuaren osoko gastua eta ekitaldi bakoitzekoa zatitu beharko dira, dela ONCE  Fundazioari eskatzea aurreikusitako zenbatekoak, dela proiektuaren finantzazioan parte hartzea aurreikusten den gainerako erakunde publiko eta pribatuei eskatzea aurreikusitakoak.
    • Garatuko den ikastaroaren justifikazioa.
    • Trebakuntza-programan sartuko den ikasle desgaitu kopurua.
    • Ikasleak hautatzeko irizpideak.
    • Ikastaroko edukien azalpena.
    • Eskola-orduak, teorikoak zenbat eta praktikoak zenbat diren zehaztuta, lanbide orientaziokoak, laneko arriskuen arloko trebakuntzakoak... eta programako trebakuntza-modulu bakoitzaren orduak.
    • Ikastaroaren egutegia eta ordutegia.
    • Trebakuntza eskainiko den instalazioen kokapena.
    • Praktikak egiteari buruzko aurreikuspenak.
    • Aurrekontua partiden arabera zatituta: irakasleen soldatak, alokairuak, material didaktikoa, hornikuntzak eta trebakuntza eskaintzeari zuzen lotutako beste gastuak.
    • Egindako edo egingo diren ekintzak, ikasleak lan munduan sartzeko eta, dagokionean, kontratazio-konpromisoak.

Erakunde onuradunek hitza ematen dute SIRIS webgunearen bidez emango den informazio eta dokumentazio guztia egiazkoa eta behar adinakoa izango dela, eskatutakoak justifikatzeko; eta dokumentazio eta agiri horiek, eta batez ere jasotako laguntza justifikatzeko eskatu daitezkeen datu pertsonalak, legez bildu direla eta erasandakoen baimena dutela: langile edo erabiltzaileena, datu pertsonal horiek ONCE Fundazioari emateko, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

ERANSKINAK: